XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laister beteko den urtebetean. Orain-en Divinas palabrasek ia 100 emanaldi burutu ditu.

Donostiako Orain taldea atzo itzuli zen Bilbora, Ramon del Vallé-Inclán-en Divinas palabras antzeztera, iazko martxoan Arriaga antzokian obra hori aurkeztu ondoren.

Bost emanaldi burutuko ditu Orainek, Ayala antzokian, atzo eta urtarril honen 10a bitartean.

Ia larogeitamar emanaldi eta 15.000 kilometrotatik gora egin dituzte Orain-ekoek Divinas palabras estreinatu zutenetik hona.

Datorren 16 kunplituko da urtea, lehen aldiz obra hori antzeztu zutenetik gaurdainoko urtebetea.

Aurretik borobilduko dute 100 emanaldien zenbakia.

Horixe omen zen taldearen xedea, Valle Inclan-en obra hau eszenara eramatean.

Gaur egun hasieran baino serenitate haundiagoz antzezten dutela Divinas palabras, aitortzen dute.

Igaro den urte honetan, Estatu espainiarreko hiriburu askotan egonak dira.

Avila, Burgos, Logroño edo Badajoz batean, izugarrizko arrakasta lortu dute, adibidez.

Madrilen ere hilabete t`erdi iraun zuten.